Ikusi mendizaleak
Baso eta zelaiak
Mendi tontor gainera
Igo behar dogu
Ez nekeak, ezta bide txarra
Gora gora, Euskalerria!
Gu euskaldunak gara
Euskalerrikoak
Ez nekeak, ezta bide txarra
Gora gora, Euskalerria!
Gu euskaldunak gara
Euskalerrikoak
Hemen, mendi tontorrean
Euskal lurren artean
Begiak zabaldurik
Bihotza erreta
Hain ederra, hain polita da ta
Gora gora, Euskalerria!
Gu euskaldunak gara
Euskalerrikoak
Hain ederra, hain polita da ta
Gora gora, Euskalerria!
Gu euskaldunak gara
Euskalerrikoak
Gu euskaldunak gara
Euskalerrikoak