Martxa Baten Lehen Notak

Eguzkiak urtzen du goian Gailurretako elurra Uharka da jauzten ibarrera Geldigaitza den oldarra Gure baitan datza eguzkia Iluna eta izotza Urratu dezakeen argia Urtuko duen bihotza Bihotza bezain bero zabalik Besoak eta eskuak Gorririk ikus dezagun egia Argiz beterik burua Batek gose diraueno Ez gara gu asetuko Bat inon loturik deino Ez gara libre izango Bakoitzak urraturik berea Denon artean geurea Etengabe gabiltz(a) zabaltzen Gizatasunari bidea Inon ez inor menpekorikan Nor bere buruan jabe Herri guztiok bat eginikan Ez gabiltz gerorik gabe Batek gose diraueno Ez gara gu asetuko Bat inon loturik deino Ez gara libre izango Eguzkiak urtzen du goian Gailurretako elurra Uharka da jauzten ibarrera Geldigaitza den oldarra