Errefuxiatuena

Lyrics: Izaro Andres Music: Izaro Andres Utzidazu kontatzen ze ederra den itzultzea Utzidazu kontatzen malko urdinen artean Utzidazu kontatzen ze ederra den jakitea Maiteko zaitudala itsasoaren beste aldean Utzidazu kontatzen izarren artean Utzidazu laztantzen hiru akorde hauetan Utzidazu kontatzen ze ederra den zu ikustea Utzidazu kontatzen... Ze ederra izango den itzulera Elkarren besoen zabaleran, ah, ah Zure fede guztiei eustea Zure min malkoak baretzean Utziezu kontatzen behin ume zirela Amestu zutela itsasoaren beste aldeaz Hegan egiteko hegoak bakean bizitzeko Ez dute besterik nahi gaur gurekin dantzatzeko Ze ederra izango den itzulera Elkarren besoen zabaleran, ah, ah Zure fede guztiei eustea Zure min malkoak baretzean Ze ederra izango den itzulera Elkarren besoen zabaleran, ah, ah Zure fede guztiei eustea Zure min malkoak baretzean