Aspaldiko Kanpotarrari

Lyrics: Raúl Vera Music: Garazi Gil/Raúl Vera Iparra galdu nuen, Gorbeia aldean kostaldean noraezean genbilen egun bitxi batean. Ahotsak nahasi, kotxearen motorra musikari nituen horretan.
Gailurreko haizea jostari, errepidea dantzari, behe lainoa kantari, itsasargia gidari.
aizu izan zaitudala entzule, guztietan zale bizitzaren maitale, gailurraren konkistatzaile. Kontatuko al dizkidazu sorterri hontan utzitako horiek? Izan ditzadan guztiak, urrutian bada ere.
Lorea galdu nuen Zaldiaran aldean behin eskura izan nuen lorategi koloretsu ederrean. Ahaztu ezin diren sorterriko bertsoetan, etxea dudan gailurrean.
Kantuak izan dira faltan, eraman ditugunak bizkarrean, ibiltzeke zeudenak airean, geratu zirenak lau haizetan.
aizu izan zaitudala entzule, guztietan zale bizitzaren maitale, gailurraren konkistatzaile. Kontatuko al dizkidazu sorterri hontan utzitako horiek? Izan ditzadan guztiak, urrutian bada ere.
Bizitzaren maitale, gailurraren konkistatzaile. Kontatuko al dizkidazu sorterri hontan utzitako horiek? Izan ditzadan guztiak, urrutian bada ere.